Skip to main content

Tradizioa

Euskal Herriko arte tradizionalen ikasketa aitzinean emaiten dute kontserbatorioa

Bilakak Euskal Herriko dantzan eta musikan adituak diren kideak elkartzen ditu. Mugen barnean eta kanpoan, haien kultura ordezkatzeko gogoa duten musikari eta dantzariak dira.

Errituetaz, gizarte dantzetaz eta euskal tradizioaz adituak diren guziak gomitatuak dira Bilakaren proiektua dinamizatzera.

Euskal herriko ondare immateriala zaindu, garatu eta zabaltzeko gai izango diren oinordeko artistak formatzea da helburua, beti ere zorroztasun handiz.

 

EUSKAL HERRIKO ENBAXADOREAK

Dantza, musika eta kantua, hauek dute erraiten zer den Euskal Herria. Haren nazio arteko ospea segurtatzen dute eta garapenaren eragile dira. Bilaka-k Euskal Herriko irudia baloratu nahi du eta haren fama goraipatu munduan zehar.

Euskal Etnopoloa

Bilaka, Euskal kultur erakundeak eta Giza Zientzietako Goi Ikasketen Eskolak sortu duten Etnopoloaren barne da. Etnopoloaren helburua, kultura immaterialari buruzko ikerketa aberastea da, eta haren transmisioa eta balioztatzean parte hartzea. Bilakak, “ondare sorkuntza” harremaneko ikerketa-ekintzan parte hartuko du, berezikiago, dantza, kantua eta musikaren arloan.

Bilaka zentroa

Gurekin harremanetan sartu

MEZU BAT BIDALI

    BILAKA ZENTROA

    Oldeak, 3 Avenue Jean Darrigrand - 64100 Baiona
    (0033) 633 851 490
    Top