Skip to main content

Soka

Jon Maya & Pantxika Telleria | koreografia

iraupena 20 min
5 dantzari et 1 perkusionista
karrikako ikusgarria

Kalea edo plaza pertsonen arteko elkargunea da. Soka ere bi euskal sortzaile garaikideren elkarketaren fruitua da : Jon Maya eta Pantxika Telleria.

Herrikoi eta garaikide dantzen arteko ikerketa lan mamitsu baten bidez euskal herrian hain arrakastatsuak diren Soka dantza edo soka moduan egindako dantzak galdezkatu dituzte. Lan hortatik bost dantzari eta perkusio joile batentzako pieza bat sortu dute.

Kukai konpainiak Soka sorkuntza atera zuenetik kasik hamar urte berantago Bilakako dantzarieri eta Julen Achiary perku joileari transmititzen zaie. Haria ez da eten. Euskal Herrian, gizakiak dantzan elkartzen segitzen du.

Banaketa

Jon Maya & Pantxika Telleria | koreografia
Iñaki Telleria | musika

 

Dantzariak : Arthur Barat, Cybelle Damestoy, Oihan Indart, Ihintza Irungarai, Iban Garat, Txomin Iturrira, Nathalie Vivier
& Julen Achiary, perkuzioak

 

Eskerrak : Jon Maya, Pantxika Telleria, Alain Maya, Urko Mitxelena, Eneko Gil & Nerea Vesga

Bilaka zentroa

Gurekin harremanetan sartu

MEZU BAT BIDALI

    BILAKA ZENTROA

    Oldeak, 3 Avenue Jean Darrigrand - 64100 Baiona
    (0033) 633 851 490
    Top