Skip to main content

Basaide

koreografia
Eneko Gil

muasika
Paula Olaz

 

iraupena 30 min
5 dantzari
karrikarako ikusgarria

Gaur egungo egoeratik ihes egin nahi dut, hegan egin nahi dut, aske izan. Xiberoko mendietan, Arbailetan bereziki, arbasoek basa munduari lotuta abesten zituzten kantuak dira Basa Ahaideak. Hitzik gabeko kantu horiek hegaztien hegaldia edota gizakiari naturak sortzen dion harridura adierazten dute. Bertako artzainek paraje horien aurrean zuten askatasuna/askatasunik eza, naturaren handitasuna, hegan egiteko nahia isaldatu nahi izan dut Bilaka Kolektiboarentzat sortutako pieza honetan.

 

Dantza pieza hau Basa Ahaide kantuen berrinterpretazio bat dela esan daiteke, artzain horiek hilabete luzez Arbailetan bizitakoaren interpretazio bat, hegaztien hegaldi zirkularra onarritzat hartuta. Hilabete luzez, zibilizaziotik urrun egoten ziren artzain horiei egin nahi izan diodan omenaldi txikia. Hegazti horiei edota haien hegaldiei abestutako kantuak dira? Edota hilabete luzeetako bakardadetik ihesi, hegan ateratzeko saiakerak dira?

eta nik... txoria nuen maite

Banaketa

Eneko Gil
koreografia

Paula Olaz
musika

 

Datzariak : Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga Capdequi, Oihan Indart Salbide, Aimar Odriozola

Xabier Mujika, jantziak

Marion Morin, produkzioa

 

Produkzioa : Bilaka Kolektiboa
Koprodukzioa : Baioako Hiria | Euskal Hirigune Elkargoa | Malandain Ballet Biarritz – Koreografia zentro nazionala | Euskal Kultur Erakundea | Akitaniako Eskualdea | Pyrénées-Atlantiques Departamentua  | Oldeak – Baionako plataforma koreografikoa

Egonaldi harrera : Théâtre de Gascogne, Mont-de-Marsan | Hego Akitaniako Eszena Nazionala, Apollo gela Bokale | Théâtre de la Nature,  Arrangoitze

Bilaka zentroa

Gurekin harremanetan sartu

BIDALI MEZU BAT

BILAKA ZENTROA

Oldeak, 3 Avenue Jean Darrigrand - 64100 Baiona
(0033) 633 851 490
Top